logo

EUSKAL HERRIA, HARRERA HERRIA
DIGNIDAD, DERECHOS y ALTERNATIVAS
LIBERTE DE CIRCULATION, ÉGALITÉ DES DROITS

Zer eskaintzen dugu?

Hainbat taldetan antolatzen gara, unean uneko lanen arabera.

Harrera Irungo San Juan plazan

Harrera

San Juan plaza, 10:00etatik 12:00etara. Informazio eta harrera gunea.

Arropa banatzea Irungo Kale Nagusiko 14an dagoen lokalean

Arropategia

Kale Nagusia, 14, 10:00etatik 12:00etara.


Ikusi mapa handiagoa

Trantsituan dauden pertsonek behar dituzten arropa, motxila edo tresnak banatzeko tokia. Bilketen kasuan, une jakin batzuetan aktibatu ohi dira gaikako bilketa egiteko. Sare sozialen bidez egiten ditugu deiak.

Gautxoriren harrera Irungo RENFEren geltokian

Gautxori

Renfe geltokian, 20:15ean.

Gaueko lehen harrerako puntua, Gurutze Gorriak kudeatzen duen atseden-gunea non dagoen adierazteko. Bertan, trantsituan dauden migratzaileek atseden hartu, garbitu eta lo egin dezakete. Sartzeko eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

Mapa

Irungo Renfe geltokian jarritako mapa, baliabideak non dauden azaltzen duena.

Kokapen fisikorik gabeko beste bi talde daude: Osasun-laguntza eta Akonpainamentua egiteko taldea, osasun-arrazoiengatik laguntza behar den une jakinetan aktibatzen dira, lehenengo taldea, edo babesa eta asiloa ukatzeagatik, bigarrenaren kasuan.