Zer eskaintzen dugu?
Hainbat taldetan antolatzen gara, unean uneko lanen arabera.
Harrera
San Juan plaza, 10:00etatik 12:00etara. Informazio eta harrera gunea.
Arropategia
Kale Nagusia, 14, 10:00etatik 12:00etara.
Trantsituan dauden pertsonek behar dituzten arropa, motxila edo tresnak banatzeko tokia. Bilketen kasuan, une jakin batzuetan aktibatu ohi dira gaikako bilketa egiteko. Sare sozialen bidez egiten ditugu deiak.
Gautxori
Renfe geltokian, 20:15ean.
Gaueko lehen harrerako puntua, Gurutze Gorriak kudeatzen duen atseden-gunea non dagoen adierazteko. Bertan, trantsituan dauden migratzaileek atseden hartu, garbitu eta lo egin dezakete. Sartzeko eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.
Irungo Renfe geltokian jarritako mapa, baliabideak non dauden azaltzen duena.
Kokapen fisikorik gabeko beste bi talde daude: Osasun-laguntza eta Akonpainamentua egiteko taldea, osasun-arrazoiengatik laguntza behar den une jakinetan aktibatzen dira, lehenengo taldea, edo babesa eta asiloa ukatzeagatik, bigarrenaren kasuan.